'El cuarto pasajero' filma emango dute gaurtik astelehenera Modelon

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 11a, 10:00

Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak zuzendutako azken lan honek kontatzen duen istorioak autoa partekatzeko aplikazio bidez elkartu den bidaiari talde bat du protagonista. Gidaria, Julian (Alberto San Juan), berekin maiz bidaiatzen duen Lorenaz (Blanca Suarez) maiteminduta dago eta honekin zintzo jokatzeko aprobetxatu nahi du bidaia, baina ez du asmatu gainerako bidaiariak aukeratzean eta guztia hankaz gora jarriko dute.

Azaroak 11, ostirala
20:00. El cuarto pasajero      

Azaroak  12, larunbata
12:00. Aurrestreinaldia: Gesto      
19:15. El cuarto pasajero
22:15. El cuarto pasajero

Azaroak  13, igandea   
19:15. El cuarto pasajero

Azaroak 14, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El cuarto pasajero    
20:30. El cuarto pasajero