Robby Müller argazki-zuzendariaren ibilbidea aztertuko dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 11a, 12:00

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, eta doako sarrera izango du.

Ostiral honetako Gela programa Robby Müller argazki-zuzendari herbeherearrari eskainiko dio Photomuseumek; saioa 18:00etan izango da, doako sarrerarekin. Argiaren maisua ezizenez ezagutzen zuten gremioan, eta zinemaren historiako argazki-zuzendari garrantzitsuenetakoa izan zen. Argiztapen naturala eta kolorearen erabileragatik nabarmendu zen bere lana.

1971n egin zuen debuta, Wim Wendersen Summer in the city filmarekin; zuzendari alemaniarrarekin egindako hamar kolaborazioetako lehena izan zen, eta gerora, Paris, Texas, The Scarlet letter, Alice in den Städten eta Falsche Bewegun film luzeak egin zituzten. Wendersekin egindako lanez gain, Jim Jarmusch, Peter Bogdanovich, Barbet Schroeder eta Lars Von Trier bezalako zuzendari esanguratsuekin aritu zen lanean.

Bere ibilbide oparoan hainbat sari eta izendapen jaso zituen; horien artean, 2013ko Amerikako Argazki Zuzendarien Elkartearen International Achievement Award saria.