Musika Bandak kontzertua eman du Merkatu plazan, Santa Zezila bezperatan

Maria Maya Manterola 2022ko aza. 13a, 16:30

Santa Zezilia Eguna hilaren 22an bada ere, Musika Bandak haren aitzakian kontzertua eman du gaur Merkatu plazan. Sei pieza entzun ahal izan dituzte bertaratutakoek.

Honakoak dira entzun dituzten piezak: A Santa Cecilia (martxa), Luigi Radaellik konposatua, baina Chuck Elledgek moldatua 1989an; A String of Pearls, Toshio Mashina tronboi Japoniarrak bandarako moldatutako abestia izatez, Jerry Gray eta Edgar De Langek konposatua; Caballería Ligera (Obertura), Franz Von Suppéren pieza; Queen ́s Park Melody, Jacob de Haanek konposatua; Zarauz Luis Fraca konpositore ezagunak 1995an Zarauzko bandarentzako konposatutako pieza; eta  Omisoka, Itaru Sakaiena.

Argazkiak: Aiora Larrañaga Solabarrieta.