149 zarauztarrek osatu dute Behobia-Donostia lasterketa

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 14a, 10:17
57.Behobia-Donostia. (Irutxuloko Hitza)

Atzo jokatu zen 57. Behobia-Donostia lasterketa, eta parte hartu zuten ia 30.000 lagunetatik 25.427 iritsi ziren helmugara. Horietatik 145 korrikalari eta lau patinatzaile zarauztar izan ziren. Guillermo Vahl (1:08:52) eta Elisabete Garate (1:26:15) izan ziren herriko gizonezko eta emakume azkarrenak.