Zozketa

'Dead' ikuskizunerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2022ko aza. 14a, 15:36

Ostiralean 20:00etan hasiko da dantza emanaldia Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emandako hiru sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Dead ikuskizuna eskainiko du Lasala konpainiak ostiralean, azaroak 18, Modelo aretoan, 20:00etan. Zarauzko Hitzak Udalak emandako hiru sarrera zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten irakurle guztien artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.