Ithaka eta Neona taldeak Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 14a, 17:00
Ithaka taldea.

Azaroaren 21era arte zabalik izango da Gaztea Maketa Lehiaketan botoa emateko aukera.

Gaztearen XXXI. Maketa Lehiaketa martxan da, eta aurkeztu diren lanen artean epaimahaiak 20 artista aukeratu ditu. Horien artean daude Orioko eta Zarauzko lau gaztez osatutako Ithaka taldea, eta Gorka Mendizabal bateria jotzaile zarauztarra kide duen Neona taldea.

Orain, finalerako bozketa-epea zabaldu dute azaroaren 21era arte (goizeko 09:30etan), eta talde bozkatuenek eta epaimahaiak aukeratutako talde eta bakarlariek zuzenean joko dute abenduaren 1ean egingo den emanaldi batean. Zuzeneko emanaldi horretan oinarrituta erabakiko dute epaimahaiko kideek nor izango den Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazlea.

Ithaka taldeak Amestu dezagun abestia aurkeztu du lehiaketara, eta Neonak, berriz, Nire geltokia.