'Petare' liburua aurkeztuko dute ostegunean Garoa liburu dendan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 15a, 12:50
Leire Ibarguren idazlearen Petare liburuaren aurkezpena (Ataria.eus)

Bilgune Feministak antolatuta, Leire Ibarguren idazle azpeitiarrak azalduko du zerk eraman duen liburu batean jasotzera 46 urtez Venezuelan elkartasuna lantzen aritu den Miren Egigurenen historia.

Leire Ibarguren idazle azpeitiarrak idatzi duen Petare. Miren Egigurenen puskak liburua aurkeztuko du etzi Garoa liburu dendan 19:00etan. Liburuak  Miren Egigurenen bizi biografia jasotzen du, 46 urte Venezuelan elkartasuna lantzen aritu den emakume bidaniarra.

Bilgune Feministak antolatu du liburuaren aurkezpen ekitaldia eta herritar guztiei luzatu die bertaratzeko gonbita Miren Egigurenen bizitzak eragiten dituen hausnarketak elkarrekin partekatzeko.