AEKalean eguna ospatuko dute larunbat eguerdian

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 17a, 09:15
AEK euskaltegi berriaren inaugurazio ekitaldia. (Amaia Urbieta Arruti)

Bisita gidatuak eta zuzeneko musika antolatu dituzte Musika Plazan

AEK euskaltegiak ekitaldia antolatu du larunbat goiz-eguerdirako. 10:30ean, herriko eraikin historikoak ezagutzeko bisita gidatua egingo du, eta ondoren, hamaiketakoa; bertan parte hartzeko aurrez eman behar da izena Zarauzko AEK-ko egoitzan edo 943-13 01 75 zenbakira deituta. Ondoren, 12:00etan hasita, kontzertuak izango dira Musika Plazan, Biga Bob Railroad eta Keia taldeen eskutik.

Bestalde, Ametsola etxalde ekologikoaren eskutik, otarre eder bat irabazteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Era berean, Euskaraldiko mahaia jarriko dute.