Hotz Zarautzek datorren astetik aurrera bilduko du Gabonetako Azoka Solidariorako materiala

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 17a, 10:00

Zarautz Hotz taldearen Gabonetako Azoka Solidarioa. (Zarauzko Hitza)

Ekimenaren seigarren edizioa izango da eta bildutako dira errefuxiatuen aldeko proiektuetara bideratuko da aurten ere. Ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek datorren asteartetik aurrera, azaroaren 22tik aurrera, eman ditzakete produktuak Patxiku kaleko 5. zenbakian.

Hotz Zarautz taldea datorren asteartean, azaroaren 22an, hasiko da materiala biltzen bigarren eskuko produktuen Gabonetako VI. Azoka Solidariorako, eta horretarako laguntza eskatu die herritarrei. Gauzak horrela, dei egin die erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden altzari txiki, apaingarri, ontziteria eta kristaleria, bitxiak, oheko arropa, arropa eta abarrak Patxiku kaleko 5. zenbakira (Milar Visson denda zegoen tokia) eraman ditzaten. Halaber, zehaztu dute libururik ez eramateko.

Elkartasun azokan bildutako dira pertsona errefuxiatuak laguntzeko baliatuko da eta produktuak eman nahi dituzten herritarrek 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara egin dezakete astelehenetik larunbatera. Datorren asteartetik aurrera, esan bezala.