ZKE Halterofilia bigarren Gipuzkoako Taldekako Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 5a, 11:30

Gipuzkoako Taldekako Halterofilia Txapelketa jokatuko zuten larunbat goizean Aritzbatalde frontoian. Bertan lehiatu ziren Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia taldeko kideak, Zizurkilgo Danok Danena eta Irungo taldeen aurka. Azkenean, Danok Danena izan zen txapeldun, nesketan zein gizonezkoetan.

Neskak

  1. Danok Danena 1065 puntu
  2. Zarautz KE 889 puntu
  3. Irun 708 puntu
    Marka onena: Miren Galarraga (Zarautz KE)

Mutilak

  1. Danok Danena 1689,03
  2. Zarautz KE 1604,62
  3. Irun 1154,47
  4. Danok Danena B 837,95
    Marka onena: Ekain Dominguez (Danok Danena)

Bestalde, Euskadiko Kadete-Promesa Kriteriuma jokatu da asteburuan Gasteizen, eta ZKE Halterofiliako ordezkariek emaitza bikaina lortu zuten. Promesa mailan, 20 urtez azpikoetan, Joel Antolin garaile izan zen, eta Jakes Etxeberria bigarren sailkatu zen kadeteetan, 15 urtez azpikoetan.