Bigarren eskuko liburu eta disko azoka egongo da bihar egun osoan zehar

Onintza Lete Arrieta 2022ko abe. 7a, 11:21
Bigarren eskuko liburu azoka. Artxiboko irudia. (Hitza)

Liburuak, CDak, DVDak eta biniloak egongo dira salgai, besteak beste. Nahi duenak soberan duen materiala eraman ahalko du etxetik, jaso ere egiten dituztelako bigarren eskuko liburu eta diskoak.

Bigarren eskuko liburu eta disko azoka egongo da bihar egun osoan zehar Lege Zaharren enparantzan. Euria egiten badu, Merkatu plazan jarriko dute azoka. 10:30ean zabalduko ditu ateak, eta 14:30 arte egongo da goiz partean. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik azoka.

Bigarren eskuko liburuak, CDak, DVDak eta biniloak egongo dira salgai, eta jakinarazi dutenez, nahi duenak soberan duen materiala eraman ahalko du etxetik, jaso ere egiten dituztelako bigarren eskuko liburu eta diskoak.