Odola emateko aukera izango da ostiral arratsaldean

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 14a, 10:30

Anbulatorioan jarri dute hitzordua 16:30etik 21:00etara eta egunean bertan eskatu beharko da ordua, goizean.

Gipuzkoako Odol Emaileak elkarteak odola ematera gonbidatu ditu herritarrak ostiralean, abenduak 16, 16:30etik 21:00etara anbulatorioan. Deialdiarekin bat egin eta odola emateko hitzordua eskatu nahi duenak egunean bertan egin beharko du, goizean, 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta.