Zozkatu dituzte bigarren hiruhilekoko igeriketa ikastaroen lehen plazak

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 14a, 11:15

Lehen hiruhilekoan parte hartu zutenentzako izen ematea gaur zabaldu dute eta hilaren 23an jakinaraziko dituzte emaitzak.

Aritzbatalde udal kiroldegiak argitara eman ditu igeriketa ikastaroen bigarren hiruhilekoko zozketaren emaitzak. Ondorengo esteketan dago ikusgai nortzuk izan diren onuradunak.

Bestalde, lehen hiruhilekoko ikastaroan parte hartu ondoren, bigarrenean errepikatu nahi dutenek gaurtik hilaren 20ra arte dute zozketan izen emateko aukera. 23an emango dituzte behin betiko emaitzak eta urtarrilaren 9an hasiko dituzte ikastaroak. Martxoaren 25era arte iraungo dute.