Zarauzko kirolariak daude aldundiak saritu dituen urteko onenen artean

Juan Luis Romatet 2022ko abe. 14a, 13:00
Donostiako Tabakaleran egin zen atzo Kirolgala. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Urteko kirolari onenak saritzeko Kirolgala egin dute Donostiako Tabakaleran eta bertan izan dira zarauztarrak ere. 

Futbolean, arraunean, piraguismoan, triatloian... Kirol mota guztietan maila handia erakutsi dute lurraldeko kirolariek, eta egindako lana saritu nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak urte bukaerarekin batera egindako ekitaldian. Sari horiek emateko Kirolgala egin zuten atzo iluntzean Donostiako Tabakaleran eta bertan izan zirenen artean daude Mikel Lopetegi Urra harri jasotzailea edota Alba Menendez kapitain duen Super Amara Bera Bera eskubaloi taldea.