Herriko ikastetxe publikoetako irakasleek ere egin dituzte lanuzteak

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 14a, 14:30
Lizardi institutua. (Zarauzko Hitza)

Bigarren greba eguna izan da gaurkoa hezkuntza publikoan duela bi aste egin zutenaren ondoren, eta %70eko jarraipena izan du Orokietan. %27koa, berriz, Lizardin.

Zarauzko bi ikastetxe publikoek bat egin dute bat Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege aurreproiektuaren aurka ELA, LAB eta Steilas sindikatuek egin duten greba deialdiarekin. Jarraipena, hori bai, bestelakoa izan da bi zentroetan: Orokieta herri eskolan irakasleen %70 atxiki da eta %27,2 Lizardi institutuan.

Esan bezala, sindikatuak ez daude ados Jaurlaritza hezkuntza legea berritzeko egiten ari den lanketarekin eta hori adierazteko manifestazioa ere egin dute manifestazioa Gasteizen goizean. Horrez gain, manifestazio bana deitu dute arratsalderako hiru hiriburuetan.

Bi asteko epean hezkuntza publikoan egin duten bigarren lanuztea da gaurkoa; izan ere, pasatu den azaroaren 30ean ere jo zuten grebara.