Ruper Ordorikak irekiko du 2023ko kultur egitaraua

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 14a, 16:45
Ruper Ordorika zuzenean, Azpeitian.

Musikari oñatiarraren emanaldiaz gain, Ene Kantak taldearen saioa eta Jalgi nahiz Banuztar Xoriak dantza taldeen ikuskizuna izango dira urtarrilean. Ekitaldi hauetarako sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai.

Zarauzko Udalak datozen egunetan aurkeztuko du urtarriletik ekainera arteko egitaraua, baina, bien bitartean, datorren hilerako ikuskizunen berri eman du. Hala, urtarrilean zehar, Kultura departamentuak antolatutako Ruper Ordorikaren kontzertua eta Ene Kantak haurrentzako saioa izango da, eta Banuztar Xoriak eta Jalgi dantza taldeek elkarlanean aurkeztuko duten ikuskizunaz gozatzeko parada.

Hiru ekitaldi hauetarako sarrerak ostiral honetan jarriko dituzte salgai, 19:00etatik aurrera, Modelo aretoko txarteldegian eta Kutxabanken atari digitalean. Hona hemen ekitaldi bakoitzaren eguna eta sarreren salneurria:

  • Urtarrilak 13. Ruper Ordorika, Amour eta Toujours. Modelo aretoan, 20:00etan. Sarrera: 10 euro.

  • Urtarrilak 22. Ene Kantak, Emozio festa. Modelo aretoan, 20:00etan. Sarrera: 4 euro.

  • Urtarrilak 28. Banuztar Xoriak Dantza Taldea eta Jalgi Dantza Taldeek, Laminosine. Lizardi kirol aretoa, 19:00etan. Sarrera: 7 euro, aurrez; 10 euro, egunean bertan.