Zarautz Kirol Elkarteko argazki zaharren ikus-entzunezkoa egin dute

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 15a, 12:30

Zarautz Kirol Elkarteko eta Urkia dendako artxiboko argazki zaharrak bildu eta erakusketa paratu zuen Manu Urbietak Lukas ardotegian. Batez ere kirol elkartearen barruan boluntario lanean aritutako jende eta auzolana goraipatzea izan du helburu, hain zuzen ere. Orain, erakusketaren bideoa osatu dute.

Orain, Zarauzko Udalarekin harremanetan jarri da, urteetan jasotako artxibo grafiko mardul hori digitalizatzen laguntzeko. Lehen bi pausoak eman dituztela azaldu du Urbietak, eta orain hirugarrena eta garrantzitsuena falta dela.