Cesar Manrique artistari eskainiko diote biharko saioa Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 15a, 15:30

Gela programaren barruan aztertuko dute margolari eta eskultore kanariarraren ibilbidea 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da.

César Manrique Cabrera margolari eta eskultore kanariarra izango da hurrengo protagonista Photomuseumek sustatutako Gela programan. Artistak Kanariar uharteetako ingurumen-balioen defentsarekin uztartu zituen bere lanak eta erreferente bihurtu zen bertan. Zentzu horretan, Lanzarote jaioterrian utzi zuen bere artearen aztarnarik handiena.

Manriqueren obra aztertzeko saioa 18:00etan hasiko da, ohi bezala, eta librea izango da sarrera.