'Héroes de la retirada' liburua aurkezteko solasaldia antolatu dute biharko

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 15a, 16:45
Felipe Juaristi idazlea. (EITB)

Mario Onandia Fundazioak antolatu du ekitaldia eta Felipe Juaristi idazlea, Gaizka Fernandez historialaria, Sara Hidalgo Garcia de Orellan Zientzia Politikoetan doktorea eta Arantza Leturiondo politikari sozialista izango dira hizlariak.

Duela 40 urte gertatu zen ETA politiko-militarraren desegite prozesua azaltzeko Juan Avilés Farré historialariak idatzi duen Héroes de la retirada. La disolución de ETA político-militar liburua aztertuko dute bihar Felipe Juaristi idazleak, Gaizka Fernandez Soldevilla historialariak, Sara Hidalgo Garcia de Orellan Zientzia Politikoetan doktoreak eta Arantza Leturiondo politikari sozialistak. Lau hizlarietatik hiruk parte hartze zuzena izan dute: Juaristik idatzi du hitzaurrea, eta Fernandez eta Hidalgo koordinatzaile lanetan aritu dira.

Gauzak horrela, Juan Jose Roson Espainiako barne ministro izan zenak, Mario Onaindia Euskadiko Ezkerrako (EE) idazkari nagusiarekin eta Juan Mari Bandres EEko diputatuarekin erakundearen amaiera bideratzeko egin zituzten urratsak jaso dituzte liburuan.

Hain justu, prozesu horretako protagonista nagusietakoa izan zen Mario Onaindiaren izena hartu duen Fundazioak antolatu du biharko jardunaldia. 19:00etan hasiko da Zarauzko Zazpi kultur aretoan.