Zarauztarren doinuak

Ana Belen Juaristiren doinuak

Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 09:00
Ana Belen Juaristi, artxiboko irudian.

Hainbat zarauztarrek hautatutako bost abesti jasotzen ari gara Zarauztarren doinuak izeneko txoko honetan, eta Ana Belen Juaristi enpresaburuak bere proposamenak aurkeztu dizkigu.

SILVIA PEREZ CRUZ, PEQUEÑO VALS VIENES

Bost abestu aukeratu behar banitu, zalantzarik gabe bat Silvia Perez Cruzena litzateke. Haren musikatik dena gustatzen zait. Begirada eklektikoa du, eta edozein generotara jotzen du. Pequeño Vals Vienés abestia aukeratu dut aurrena, entzuten dudanean hunkitu eta negar eginarazten didalako.

DAVID BOWIE, HEROES

Asko gustatzen zaidan beste abesti bat David Bowie-ren Heroes da. Bai, heroiak gara gure bizitzak aurrera eramaten.

BENITO LERTXUNDI, UDAZKEN KOLORETAN

Benito Lertxundiren Udazken koloretan abestia da nire zerrendako beste bat, gogoan dudan pertsona bati gustatzen zitzaiolako.

FACUNDO CABRAL, NO SOY DE AQUÍ, NI SOY DE ALLÁ

Abesti honek azalpenik ez du behar, bere letrak esaten duelako esan beharreko guztia.

SILVIA PEREZ CRUZ, MAÑANA

Boskotea amaitzeko, berriro aukeratu dut Silvia Perez Cruz. Beharbada oso abesti intimoak aukeratu ditut, baina horiek inspiratu naute zerrenda osatzeko momentu horretan.