Bihartik aurrera eman ahalko da izena Udaberriko ikastaroetan

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 18a, 13:00
Udaberri Jubilatu Elkartea.

Asteazkenerako, Santo Tomas egunerako, hainbat txapelketa antolatu dituzte elkartean bertan. Hastearen hasieran eman be¡har da izena horietan parte hartzeko.

Udaberri Jubilatuen Elkarteak prestatu ditu 2023rako ikastaroak, eta bihar irekiko du izena emateko aurreinskripzio epea; astelehenetik ostiralera izango da, hilaren 19tik 22ra, alegia. Ikastaroak urtarriletik abendua bitartean izaten dira, eta uztailean eta abuztuan etenaldia egiten dute.

Hauek dira eskainiko dituzten ikastaroak: Tai-chi, Yoga, Fitness, Sormena, Antzerkia, Memoria, Meditazioa, Ehotzen ikastea eta Zure bizitza hobetzea. Era berean, beste jarduera batzuetan izena emateko aukera izango da: Abesbatzan, Nordik Walking taldean eta Kultura Taldean. Bestalde, informatika izen-emateak urtarrilean egingo dituztela jakitera eman dute.

Ikastaro edo ekintzaren batean jarduteko interesa dutenek Udaberriren bulegoa jo dezake; astelehen eta astearteetan, 10:00etatik 12:00etara, eta asteazken eta ostegunetan, 16: 00etatik 18: 00etara.


Txapelketak Santo Tomas egunean

Abenduaren 21ean, asteazkenean, hainbat txapelketa jokatuko dituzte. Goizean, 11:00etan hasita, Toka eta Igeklaren txanda izango da, eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Mus, Tute eta Seien txapelketa. Parte hartu nahi duenak Udaberriko bulegoan eman beharko du izena astelehenean edo asteartean, 10:00etatik 12:00etara; egunean bertan ezingo da izena eman. Sari banaketaren ondoren, txistorrada izango da parte hartzaile guztientzat.

Bestalde, abenduaren 20an, 11: 0etan,  hamar saskiren zozketa egingo dute Udaberriko tabernan. Nahi dutenak zozketan parte hartzera gonbidatzen dituzte.