Lau lagun saritu dituzte Eraztun Berde Urdineko argazki rally lehiaketan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 19a, 09:00

Arbil Iciarren eta Jose Luis Sotoren argazkiak izan dira onenak helduen kategorian eta Maule Agirrezabalagarenak eta Goiuri Sotorenak haurren kategorian.

Jon den ostiralean banatu zituzten azaroan egin zuten Eraztun Berde Urdineko argazki rallyko lau sariak. Bina sari parte hartu zuten helduentzako zein haurrentzako. Helduen kategorian parte hartu zuten 10 lagunen artean, Arbil Iciarren bildumari eman zion puntuazio altuena epaimahaiak. Argazki originalena, berriz, Jose Luis Sotorena izan da.

Haurren kategorian, aldiz, 6 izan ziren parte hartzaileak eta Maule Agirrezabalagarek osatu zuen bilduma onena. Bestalde, Goiuri Sotok atera zien argazkirik originalena.

Lan irabazleekin eta parte hartzaileetako bakoitzak hautatutako bere argazki onenarekin erakusketa egin du lehiaketa antolatu zuen Zarauzko Udaleko Ingurumen departamenduak Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Alegia, datorren urteko ekainaren 5ean.