'Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu' hitzaldia izango da gaur

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 19a, 10:45
Matia Fundazioko psikologo Lori Thompson, hitzaldi batean. (Matia Fundazioa)

Lori Thompson psikologoa arduratuko da ekimenaz; Antoniano aretoan izango da, 18:00etan.

Zarautz Herri Zaintzaileko kideek, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldean. Egitasmo honen helburu nagusia da doluan dauden familiei Gabonetan aurre egiteko iradokizunak eta laguntza eskaintzea.

Oraingo honetan, Matia Fundazioko psikologo Lori Thompsonek eskainiko du hitzaldia. Antoniano aretoan izango da hitzordua, 18:00etan hasita, eta antolatzaileek gonbita luzatu nahi diete bereziki hunkiturik dauden familiei eta gai honekiko interesa duten herritar guztiei.