Erabilgarri dago Lapurdi kaleko bidegorria

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 19a, 11:45
Lapurdi kaleko bidegorria zabaldu dute. (Aritz Mutiozabal)

Zelai azpibidetik Kortazarreraino dago irekita oraingoz, eta hormigoi gorria trenbideko obrak bukatutakoan jarriko dute.

Lapurdi kaleko bidegorriaren zati luze bat irekita dago joan den astearen amaieratik, eta herritar batzuk erabiltzen hasi dira jada, nahiz eta azpiegitura margotzeko eta erabat bukatzeko oraindik falta den.

Zelai azpibideko zubitik hasi eta Kortazar pareraino dago zabalik bidegorria, hain zuzen ere. Gisa horretan, orain arte hilabete luzez etenda egon zen irisgarritasunari bide emango zaio berriro ere.

Behin betiko itxura emango dion hormigoi gorria eta margotze lanak trenbideko obrak amaitzen direnean egingo dituztela jakinarazi du Zarauzko Udalak.