Udalak lagundutako kooperazio proiektuak aurkeztu dituzte

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 19a, 17:45
Patxi Elola Kooperazio zinegotzia mahaiaren erdian Zarauzko GKEetako ordezkariekin batera. (Zarauzko Udala)

Joan den asteazkenean egin zuen Zarauzko Udaleko Kooperazio arloak diruz laguntzen dituen ekimenen aurkezpen saioa udalbatzar aretoan.

Zarauzko Udalak aurkeztu ditu aurten ere Kooperazio arloak diruz laguntzen dituen egitasmoak. Aurreko astean izan zen agerraldia, eta herriarekin lotura zuzena duten hamalau gobernuz kanpoko erakunde nahiz elkartek hartu zuten bertan parte, eta elkarte bakoitzeko ordezkariek beraien helburuen, erronken nahiz zereginen berri eman zuten. Patxi Elola Kooperazio zinegotziak eta Julen Aranguren Immigrazio teknikariak gidatu zuten saioa.

Parte hartzaileak ondorengoak izan ziren: Hotz-Zarautz, Unicef Fundazioa, Saharautz, Chernobilen Lagunak, UNRWA, Itsas Salbamentu Humanitarioa, Euskal Fondoa, Ulls del Mon fundazioa, Calcuta Ondoan, Proyde-Proega, Frantziskotarrak, AMS Musndu Solidarioa Elkartea, Misevi eta Ori-Zautz.

Elkarteen aurkezpenak ostiral honetan ikusteko aukera izango da Erlo Telebistan, 21:00etatik aurrera.