Agortu dira Ruper Ordorika eta Ene Kantak-en saioetarako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 20a, 12:15

Ruper Ordorika musikaria.

Banuztar Xoriak eta Jalgi dantza taldeek elkarlanean ekoitzitako Laminosine ikuskizunerako sarrerak geratzen dira oraindik.

Zarauzko Udalak joan den astean iragarri zituen urtarrilean zehar herrian izango ziren kultur ekitaldiak, eta joan den ostiral arratsaldean jarri zituen sarrerak salgai, Modelo aretoko leihatilan eta Kutxabanken atari digitalean. Kultura departamentuak antolatutako Ruper Ordorikaren kontzertuak (urtarrilak 13) eta Ene Kantak haurrentzako saioak (urtarrilak 22) egundoko arrakasta izan dute, eta jakitera eman dutenez sarrera guztiak dagoeneko amaitu dira.

Urtarrilaren 28an, bien bitartean, Banuztar Xoriak eta Jalgi dantza taldeek elkarlanean aurkeztuko duten Laminosine ikuskizunaz gozatzeko parada izango da, eta emanaldi horretarako sarrerak oraindik salgai daude.