Mikel Gurrearen 'Suro' filma emago dute gaur Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 20a, 13:00

Mikel Gurrea donostiarraren Suro filma ikusteko aukera izango da gaur arratsean. Modelo artetoan. Katalanez kortxoa esan nahi du suro-k, eta horixe da filmaren abiapuntua. Izan ere, zinegileak uda bat igaro zuen Gironako basoetan (Herrialde Katalanak) kortxoaren zuritze lanetan. Testuinguru horretan, Helena eta Ivanen istorioa du kontagai filmak.

Hain justu ere, Helenak eta Ivanek artelatz-basoetan bizitza berri bat eraikitzeko asmoa dute, baina lurrean bizitzeko moduari buruzko ikuspuntu desberdinak azaleratzen dira, bikote gisa izango duten etorkizunari aurre eginez.

Aurtengo Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuten pelikula, eta harrera ezi hobea izan zuen, Irizar eta Fipresci sariak lortuz. Gaur Modelon ikusteko parada izango da, 20:30etik aurrera.