Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren jaia ospatuko dute Santuiturri plazan

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 20a, 17:00
Olentzero eta Mari Domingi, Santuiturri plazan. (Aritz Mutiozabal)

Egun osoko jaia egingo dute Gabon Gau egunean, abenduaren 24an, eta haurren bi pertsonaia maitatuenak arratsaldean iritsiko dira, 16:45 aldera.

Urtero bezala, egun osoko jaia antolatu dute Santuiturri plazan abenduaren 24rako. Egun horretan Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatuko dituzte gauean, baina arratsaldean herriko aurren gutunak jasoko dituzte.

Haien etorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte goizetik hasita: haurrentzako eskulanak, puzgarriak, herri kirol erakustaldia, mago ikuskizuna... eta, nola ez, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin egoteko tartea .

EGITARAUA
Abenduak 24, igandea
10:30. Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar.
12:30. Herri kirolak. Aizkoran: Aritz Esnal Arrillan II.a eta Iñigo Landa. Harriajasotzen: Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Unax Iruretagoiena.
16:45. Iago magoa.
Ondoren. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.