2022/12/31 18:00

Kirola

San Silbestre lasterketa

San Silbestre lasterketa
Musika Plaza, Zarautz

Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, Zarauzko San Silbestre lasterketa jokatuko da urteko azken egunean. Gaztetxoak izango dira abiatuko diren lehenengoak, 17:00etan, eta itzuli txiki bat egin beharko dute herrigunean zehar. Ondoren, helduek ekingo diote, 18:00etan. Bira luzexeagoa eman beharko dute horiek; izan ere, 3,8 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Izen-ematea: Helmuga kirol dendan, bost euroan. Lasterketaren egunean bertan, Musika Plazan, zazpi euroan.