Beste hiru gerriko beltz ditu Judo Klub Lizardik

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 21a, 11:45
Donostiako borroka arteetan egindako frogan parte hartu zuten lau judokak eta Nahia Arregi eta BeƱat Villanueva laguntzaileak. (Utzitakoa)

Ane Condek, Eva Manzanasek eta Nora Mendebidek lortu dute gerriko preziatua eta lehenengo dana. Haiekin batera, Diana Lopezek laugarren dana lortu du.

Zarauzko Judo Klub Lizardi taldeko Ane Condek, Eva Manzanasek eta Nora Mendebidek gerriko beltza eta lehenengo dana lortu zituzten asteburuan Donostiako borroka arteetarako udal aretoan izan zuten frogan. Diana Lopez klubeko entrenatzaileak ere hartu zuen parte frogan eta laugarren dana lortu zuen berak.

Lau borrokalariek lurreko, zutikako eta katako ariketak egin behar izan zituzten tribunalaren aurrean aldez aurretik ikasitako programaren barruan, eta Nahia Arregi eta Beñat Villanueva klubeko kideak ere izan zituzten alboan laguntzaile lanetan.