Zarauzko Sarek ekimen ugari antolatu ditu Gabonetarako

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 21a, 15:15
Sarek deitutako elkarretaratzea. (Zarauzko Hitza)

Larunbat honetarako, Gabon Egunerako, antolatu dute lehen ekintza, Olentzero eta Mari Domingirekin egingo duten Kantujira. Horrez gain, protesta mobilizazioak egingo dituzte hilaren 28an eta 30an, baita futbolin txapelketa ere ostegunean.

Aurtengo Gabonetan ere euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatuko ditu Sarek. Horretarako, manifestazio jendetsua deitu dute urtarrilaren 7an Bilbon, baia aurretik beste hainbat ekimen antolatu dituzte herriz herri, baita Zarautzen ere. Lehenengoa larunbat honetan bertan.

Abenduak 24, larunbata
18:30. Kantujira Olentzero eta Mari Domingirekin, Guria taberna paretik abiatuta. 

Abenduak 28, asteazkena
18:30.
Autoen karabana, Astin.

Abenduak 29, osteguna
16:30.
Futbolin txapelketa, Arrano tabernan (izen ematea 16:00etan izango da).

Abenduak 30, ostirala
12:30. Argazki jendetsua eta ondoren talo jana, Musika plazan.
19:45. Elkarretaratze ibiltaria, Lege Zaharren enparantzatik hasita.

Urtarrilaren 7ko manifestaziora autobusez joateko aukera ere eskainiko dute aurten eta izen-emateko epea datorren astean zabaltzea aurreikusten dute.