Musika Eskolako ikasleek ostiralean eskainiko dute urteko azken kontzertua

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 21a, 16:50

Lege Zaharren enparantzan antolatu dute emanaldia 17:00etan eta San Pelaioko Ermitan euria eginez gero.

2022a atzean uztear gauden honetan, Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleek ez dute urtea agurtzeko aukera galdu nahi izan eta azken emanaldia antolatu dute ostiralerako. Biolin, piano eta zeharkako flautako ikasleek prestatu dute ekitaldia eta garai ugaritako Gabonetako kantak joko dituzte. 

Gauzak horrela, etzi 17:00etan Lege Zaharren enparantzan eskainiko duten kontzertura gerturatzeko gonbita egin diete herritarrei. Halaber, zehaztu dute euria eginez gero, San Pelaioko Ermitara lekualdatuko dutela emanaldia.