'Avatar: El sentido del agua' filma emango dute bihartik asteazkenera 3Dn

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 22a, 12:30

James Cameron zinegile ospetsuak 2009an sortu zuen Pandora mundu magikora itzularaziko ditu ikus-entzuleak; izan ere, orduko Avatar filmaren jarraipena da. Hala, Jake Sully eta Neytiri izango dira berriro ere protagonistak, eta beraiekin batera, elkarrekin osatu duten familia ere bai.

Urtea amaitzear dela estreinatu dute 2022 honetan ikusmin handienetakoa sortu duen filma: James Cameron zinegile kanadarraren Avatar: El sentido del agua. Zinegile berak 2009an egin zuen zuten Avatar filmaren jarraipena da eta orduan bezalaxe, irudi eta paisaia ikusgarriak eskainiko ditu oraingoan ere.

Filmak Sully familiaren istorioa kontatuko du, aurreko filmeko protagonistak, Jake Sullyk eta Neytirik hiru seme-alaba izan baitituzte. Horrez gain, beste bi kide ere onartu dituzte familian. Euren zoriontasunarekin amaituko du, ordea, akabatu egin nahi dituen iraganeko etsai batek.

Bihartik datorren asteko asteazkenera bitarte eskainiko dute Avatar: El sentido del agua filma Modelo aretoan eta are gozagarriagoa egiteko 3 dimentsioetan ikusteko aukera izango da. Dena den, betiko 3Dko betaurrekoak jartzea gustuko ez dutenentzat eta betiko eredua nahiago dutenentzat ere izango da filma ohiko moduan ikusteko aukera.

Abenduak  23, ostirala
17:30. Avatar: El sentido del agua (3D)
21:30. Avatar: El sentido del agua (3D)

Abenduak 25, igandea
19:15. Avatar: El sentido del agua (3D)

Abenduak 26, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Avatar: El sentido del agua
21:00. Avatar: El sentido del agua (3D)

Abenduak 27, asteartea
17:30. Avatar: El sentido del agua (3D)
21:30. Avatar: El sentido del agua

Abenduak 28, asteazkena
18:00. Avatar: El sentido del agua (3D)