'Zein fauna dago Zingira putzuan?' hitzaldia osorik ikusgai

Jon Barkin 2022ko abe. 23a, 17:00

Aranzadiko kide Ion Garin-Barriok Zein fauna dago Zingira putzuan? hitzaldia eskaini zuen joan den astean, Etxezabala aretoan. Orain, bideo honetan ikus-entzun daitezke saio hartan emandako azalpenak.

Hitzaldiaren helburuak izan ziren azken hiru urteotan Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremuan —Zingira baserriaren ondoan— dagoen putzuan ikertutako bizidun taldeen kontserbazio egoeraren inguruko datuak ematea eta jasotako ezagutzak herritarrekin partekatzea.