Beteta dator Gabonetako egitaraua

Erredakzioa 2022ko abe. 23a, 15:30

Gabon eskean kantari. (Hitza)

Zarauzko Udalak, herriko hainbat eragileekin elkarlanean, egitarau zabala antolatu du Gabonetarako. Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak, Gabonetako Haur Parkeak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunak, San Silbestre lasterketak eta Errege Magoen desfileak ez dira faltako aurten.

GABONETAKO EGITARAUA


Abenduak 24, larunbata

10:30. Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar, Santuiturri plazan.
12:30. Herri kirolak, Santuiturri plazan. Aizkoran: Aritz Esnal Arrillan II.a eta Iñigo Landa. Harriajasotzen: Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Unax Iruretagoiena.
16:45. Iago magoa, Santuiturri plazan.
Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
18:30. Schola Cantorumen emanaldia, Narros jauregiko Gabonetako jaiotzan.

Abenduak 25, igandea
12:30. Zarauzko Musika Bandaren Eguberri Eguneko kontzertua, Merkatu plazan.

Abenduaren 26tik 28ra, astelehenetik asteazkenera
11:00-13:30 eta 16:30-19:00. Gabonetako Haur Parkea, Aritzbatalde kiroldegian. Doakoa izango da eta lehen egunean dibertsitate funtzionala duten haurrentzat zabalduko dute arratsaldez.

Abenduak 29, osteguna
10:00, 12:00, 16:00 eta 18:00. Ur jolasak, Aritzbatalde kiroldegian. LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat.

Abenduak 30, ostirala
16:00 eta 18:30. Pirritx, Porrots eta Marimotos pailazoen Urteak bete, abenturak bizi! emanaldia Aritzbatalde kiroldegian.

Abenduak 31, larunbata
17:00 eta 18:00. San Silbestre lasterketak.

Urtarrilak 2 eta 3, astelehena eta asteartea
11:00-13:30 eta 16:30-19:00. Txu-txu trena kalez kale, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.

Urtarrilak 2, astelehena
11:30. Antzerkia familian, Modelo aretoan: Emakume paregabea. Sarrera: 4 euro.

Urtarrilak 3, asteartea
17:00. Antzerkia familian, Modelo aretoan: Piztu! EmakumeOn energia. Sarrera: 4 euro.

Urtarrilak 4, asteazkena
17:00. Bizar Zurik haurren gutunak jasoko ditu, Lege Zaharren enparantzan.

Urtarrilak 5, osteguna
18:30. Errege Magoen desfilea, herrian zehar.