Ordutegi berezia izango dute autobusek eta trenek asteburu honetan eta hurrengoan

Juan Luis Romatet 2022ko abe. 23a, 18:00

Gabonetako ordutegia izango dute Lurraldebuseko autobusek eta Euskotreneko trenek abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean. 

Gabon jaiak direla eta, Lurraldebuseko autobusek goizago bukatuko dute zerbitzua abenduaren 24an eta 31n, eta ohikoa baino beranduago hasiko dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Lineaz linea, hauek izango dira azken zerbitzuak larunbatetan, eta lehenak igandetan.

Azken autobusen irteera ordua, abenduaren 24an eta 31an

UK03 Azkoitia > Zarautz

  • Azkoitia > Zarautz: 18:05
  • Zarautz > Azkoitia: 19:05

UK08 Zarautz > Aia > Orio

  • Zarautz > Aia > Orio: 19:55
  • Orio > Aia > Zarautz: 18:50

UK09 Zumaia > Donostia N-634

  • Zumaia > Donostia: 19:30
  • Donostia > Zumaia: 20:00

UK10 Zumaia > Donostia AP-8 Zarauztik

  • Zumaia > Donostia: 19:55
  • Donostia > Zumaia: 19:55

UK11 Zumaia > Donostia AP-8 Oriotik

  • Zumaia > Donostia: 17:15
  • Donostia (ospitaletatik) > Zumaia: 18:00

Gaueko autobusak

Abenduaren 24an eta 31n ez da egongo gaueko autobus zerbitzurik. 

Lehen autobusen irteera ordua, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean

UK03 Azkoitia > Zarautz

  • Azkoitia > Zarautz: 09:05
  • Zarautz > Azkoitia: 10:05

Kostako autobusetan zerbitzu bakarra eskainiko da goizetan eta arratsaldetik aurrera jaiegunetako ordutegia aplikatuko da.

UK08 Zarautz > Aia > Orio

  • Zarautz > Aia > Orio: 09:10
  • Zarautz > Aia > Orio: 17:55
  • Orio > Aia > Zarautz: 10:05
  • Orio > Aia > Zarautz: 18:50

UK09 Zumaia > Donostia N-634

  • Zumaia > Donostia: 10:30
  • Zumaia > Donostia: 17:30
  • Donostia > Zumaia: 12:00
  • Donostia > Zumaia: 18:00

UK10 Zumaia > Donostia AP-8 Zarauztik

  • Zumaia > Donostia: 16:55
  • Donostia > Zumaia: 17:55

UK11 Zumaia > Donostia AP-8 Oriotik

  • Zumaia > Donostia (ospitalea): 11:00
  • Zumaia > Donostia (ospitalea): 17:15
  • Donostia (ospitalea) > Zumaia: 11:45
  • Donostia (ospitalea) > Zumaia: 20:45

Gaueko autobusak

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean UK49G (Zumaia-Donostia) gaueko autobus zerbitzua martxan izango da.

  • Zumaia > Donostia: 01:00, 02:00, 04:00 eta 05:00ean.
  • Donostia > Zumaia: 02:00, 03:00, 05:00 eta 06:00ean.

Trenen ordutegian ere aldaketak

Euskotreneko trenen ordutegian ere aldaketak izango dira Gabon gauan, Eguberri egunean, Urtezahar gauan eta Urte berri egunean. Euskotrenek bere webgunean iragarri duenez, "abenduaren 24ko eta 31ko gauetan, Euskotrenek bere zerbitzuen amaiera aurreratuko du bere tren linea guztietan. Halaber, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zerbitzua goizez hastea atzeratuko du, eta eguerdian eten egingo du. Zerbitzua normaltasunez ibiliko da 17:00etatik aurrera, gutxi gorabehera". Ez du, baina, ordutegi zehatzik ematen. Horien berri eskatu dio Zarauzko Hitzak Euskotreni, baina ez du erantzunik jaso.

Hiribusak ere egokitutako ordutegia

Zarauzko Hiribusak ere bere ordutegia moldatuko du egun hauetan, eta abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6an ordutegi berezia izango dute. Jaieguna izanik 1 lineak eta linea mistoak bakarrik emango dute zerbitzua.

Hemen ikus daiteke egun horietako ordutegia.