Oskar Gaskonek irabazi du VII. Ramon Serras argazki lehiaketa

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 24a, 10:30

VII. Ramon Serras argazki lehiaketako sarituak. (Arbil Iciar, utzitakoa)

Irungo argazkilariarekin batera, Rodolfo J. Glass eta Imanol Zubiaurre saritu dituzte. Herriko argazkilarien lan onenak berriz, berriz, Jon Atxutegik eta Aitor Juaristik aurkeztutakoak izan dira.

Euskalduna tabernak atzo hartu zuen Ramon Serras argazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Oskar Gaskon argazkilari irundarra nagusitu zen zazpigarren edizioan eta 600 euro eta garaikurra jaso zituen. Bigarren eta hirugarren sariak, berriz, Rodolfo J. Glassi eta Imanol Zubiaurreri ematea ebatzi zuen epaimahaiak. Gauzak horrela, podiuma osatu zuten beste argazkilariek 300 euro eta 200 jaso zituzten, hurrenez hurren, garaikur banarekin.

Kategoria nagusian saririk gabe geratu ziren herriko argazkilari onenak ere saritu zituzten. Hala, Jon Atxutegik eta Aitor Juaristik aurkeztutako lanak hautatu zituzten. 200 euro eta garaikurra jaso zituen lehenengoak eta 100 euro bigarrenak.

Mugimendua izan da da aurtengo ediziorako hautatu duten gaia eta saritutako lan guztiak Euskalduna tabernak daude ikusgai atzodanik. Otsailaren 6ra arte izango da zabalik erakusketa.