Bigarren hiruhilekoko igeriketa ikastaroen taldeak finkatu dituzte

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 24a, 12:00

Azken zozketa eginda dagoeneko ikusgai daude urtarrilaren 9ko astean hasi eta martxoaren 25ean amaituko diren ikastaroen emaitzak.

Aritzbatalde udal kiroldegiak atzo argitaratu zituen bigarren hiruhilekoko igeriketa ikastaroetan parte hartzeko zozketaren behin betiko emaitzak. Ondorengo esteketan dago ikusgai nortzuk izan diren onuradunak.