Eguberri Eguneko ohitura musikatua berreskuratu dute Merkatu Plazan

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 25a, 17:15

Azken bi urteetako etenaren ondoren, Zarauzko Musika Bandak gaurko egunez eskaini ohi duen kontzertua berreskuratu du. Emanaldiak harrera ona izan du, apenas geratu baita eserlekurik hutsik.

Zarauzko Musika Bandak azken bi urteetan bertan behera utzi behar izan duen emanaldia eskaini du gaur: Eguberri Eguneko kontzertua. Pandemia atzean utzi ondoren ohiko hitzordua berreskuratu du, beraz. Gauzak horrela Gabon doinuak Musika Plazako lehen solairura itzuli dira eta gustura hartu dute herritarrek. Hainbatek beheko solairutik jarraitu dute emanaldia zutik.