Puzgarriek eta jolasek Aritzbatalde hartu dute

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 29a, 10:15

Familia ugari gerturatu dira azken egunetan Aritzbataldera, Haur Kultur Taldeak antolatutako Gabonetako Haur Parkeaz gozatzeko. Gaur ere bertan dute hitzordua, baina igerilekuan.

Gozamen algarek jarri diote giro soinua Aritzbataldeko kiroldegiari azken egunetan. Goizez zein arratsaldez, gainera. Izan ere, astelehenetik atzo arte, Haur Kultur Taldeak antolatuta, Gabonetako haur parke bilakatu ziren kantxa eta frontoia. Gaur, berriz, igerilekua konkistatuko dute txikiek.