Enpresen lehiakortasuna hobetzeko jardunaldia antolatu du mankomunitateak

Andrea Zipitria 2023ko urt. 3a, 13:31

Udal Elkarteak sustatutako ikastaro bat. (UKUE)

ETE digitala Urola Kostan egitasmoaren baitan garatuko da ikastaroa. Urtarrilaren 11n izango da, goizeko 9:30etik 11:00etara. Izena ematen duten eskualdeko enpresek, datuen kudeaketa aurreratuaren esparruan urratsak emateko aukera izango dute.

Enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko, Udal Elkarteak ETE digitala Urola Kostan egitasmoa jarri du martxan, eta horren baitan lehen saioa eskainiko dute, Nola lagun diezazueke zuen datuen kudeaketak enpresa lehiakorrago bat diseinatzen izenburupean. 

Helburua izango da datuen kudeaketa eta lehiakortasunaren inguruan “lehen urratsak ematea ahalbidetuko duen proiektuaren ideiak identifikatzen laguntzea”. 

  • Lehen jardunaldiaren gai-zerrenda ondorengoa da:
  • Ongietorria enpresa parte-hartzaileei
  • Testuingurua eta esparru programak: Gipuzkoa digitala, ETE digitala Urola Kostan,
  • Datekin,...
  • Datuen kudeaketaren garrantzia
  • Nor da nor, datuen kudeaketaren esparruan
  • Kasu praktikoak eta erakunde baten barruko hainbat sektore eta eremutan aplikatzeko adibideak.
  • Galderak

Jardunaldia urtarrilaren 11n izango da, goizeko 09.30etik 11:00etara eta parte hartzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea galdetegi hau beteaz.