'El peor vecino del mundo' filma emango dute bihartik astelehenera bitartean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 5a, 10:30

Haurrei zuzendutako ikus-entzunezkorik ere izango da, Rabbit Academy: Pazko arrautzen lapurreta handia eskainiko baitute larunbatean eta igandean.

2015ean estreinatu zuten eta arrakasta handia izan zuen A Man Called Ove film suediarraren bertsio berria da El peor vecino del mundo. Estatu Batuetan ekoitzia eta Marc Forsterrek zuzenduta oraingoan, Otto Anderson izango du protagonista, Bakarrik bizi den gizon alarguna. Tom Haanks aktore ezagunak gorpuztuko du eta alboko etxera iritsi berri den familiarekin izango dituen tira birak izango dira pelikularen funtsa.

Horrez gain, aurrentzako eskaintza ere izango da asteburuan: Rabbit Academy: Pazko arrautzen lapurreta handia. Haurrentzako zineman espezializatutako Ute von Münchow-Pohl zinegile alemaniarrak zuzendu du animaziozko film hau eta euskaraz emango dute. Bertan, laguntasunari, talde-lanari eta tolerantziari emango die balioa.

Urtarrilak 6, ostirala
20:00. El peor vecino del mundo

Urtarrilak 7, larunbata
16:45. Rabbit Academy: Pazko arrautzen lapurreta handia
19:15. El peor vecino del mundo
22:15. El peor vecino del mundo

Urtarrilak 8, igandea
16:45. Rabbit Academy: Pazko arrautzen lapurreta handia
19:15. El peor vecino del mundo

Urtarrilak 9, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El peor vecino del mundo    
20:30. El peor vecino del mundo

Urtarrilak 10, asteartea
20:15. Saio originala: Close