Azken egunak Narros jauregiko Gabonetako Jaiotza bisitatzeko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 6a, 09:00

Bihar itxiko ditu ateak hilabetez zabalik egon ondoren. Oraindik gerturatu ez diren herritarrek, beraz, bi egun dituzte oraindik ere.

Biharkoa izango da Narros jauregiko Gabonetako Jaiotza bisitatzeko azken egun. Gaurko errege eguna pasatuta agur esango zaie jaiei, eta, hala, tradizio bilakatu den tamaina errealeko pieza mugikorren Jaiotzari ere.

Hori horrela, gaurkoa eta biharkoa azken aukera izango da joan den abenduaren 8an zabaldu zuten Jaiotza bisitatzeko. Gogoratu, goizez zein arratsaldez dagoela zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.