Urteko lehen seihilekoko kultur agenda eskuragarri dago jada

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 6a, 16:30

Jon Maya eta Andres Marin dantzarien 'Yarin' ikuskizuna. (Artezblai.com)

Publiko guztiei zuzendutako 42 ekitaldi prestatu dituzte orotara eta gaur zortzi Ruper Ordorikak Modelo aretoan eskainiko duen kontzertua izango da lehenengoa. Sarrerak agortuta daude.

Musika

  • Urtarrilak 13, ostirala. Ruper Ordorika, 20:00etan Modelon.
  • Apirilak 28, ostirala. Ithaka eta Esti Markez, 20:00etan Modelon.

Bertsolaritza

  • Otsailak 3, ostirala. Anonyme Popular (Igor Elortza eta Rafa Rueda), 20:00etan Modelon. 
  • Martxoak 3, ostirala. Hegaldi baten etena. Miren Etxaberi eskainitako  hitzaldi eta bertso saioa (hizlariak: Galder Unzalu, Amagoia Gurrutxaga eta Lorea Agirre; bertsolariak: Oihana Iguaran eta Iruri Altzerreka), 20:00etan Modelo aretoan.

Helduen antzerkia

  • Otsailak 10, ostirala. Familia Sarekada (Vaven), 20:00etan Modelon.
  • Martxoak 10, ostirala. Las que limpian (A Panadaria), 20:00etan Modelon.
  • Martxoak 31, ostirala. Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (Metrokoadroka Kolektiboa), 20:00etan Modelon.
  • Ekainak 9, ostirala. Sagastitarrak (Txalo), 20:00etan Modelon.

Antzerkia familian

  • Urtarrilak 22, igandea. Emozio festa! (Ene Kantak), 16:45ean Modelon. 
  • Otsailak 26, igandea. Arrainak bihotzean (Mar-mar Teatroa), 16:45ean Modelon.
  • Martxoak 26, igandea. Bizitzaren zuhaitza (Aboon Teatre), 11:30ean eta 12:30ean Modelon.
  • Apirilak 30, igandea. Chatungla (Teatro Silfo), 16:45ean Modelon.
  • Ekainak 4, igandea. Munduari itzulia 80 egunetan (Glu-Glu Produkzioak), 16:45ean Modelon.

Dantza

  • Urtarrilak 28, larunbata. Laminosine (Bunuztar Xoriak eta Jalgi), 19:00etan Lizardi kirol aretoan.
  • Apirilak 21, ostirala. Yarin  (Andrés Marín eta Jon Maya), 20:00etan Modelo aretoan.
  • Maiatzak 12, ostirala. GenErorAntz (Kimua Dantza Kolektiboa), 20:00etan Modelon.

Erakusketak

  • Urtarrilaren 15era arte. Unai Alberdiren argazki erakusketa, Torre Luzean.
  • Urtarrilaren 22ra arte. Ramon Ignacio Serras XXX. Nazioarteko Argazki Mostra, Sanz Enean. 
  • Otsailaren 9tik martxoaren 19ra. Giza Eskubideen Aldarrikapena hedatzeko kartelak (Amnistia Internazionala), Sanz Enean.
  • Otsailaren 15etik martxoaren 19ra. Paskual Madoz eta Zarauzko lorategiak, Torre Luzean.
  • Apirilaren 4tik maiatzaren 28ra. Argazki Bilera; Photomuseumen, Sanz Enean eta Torre Luzean.
  • Maiatzaren 25etik ekainaren 25era. Zarauzko Argazkizale elkartearen taldeko erakusketa, Torre Luzean.
  • Ekainaren 1etik uztailaren 2ra. Arte ederretako ikasleen erakusketa, Sanz Enean.

Literatura

  • Apirilak 2, igandea. Lizardi Sariaren banaketa ekitaldia, Modelon.
  • Maiatzaren 5etik 7ra.  Literaturia: liburu azoka, aurkezpenak eta emanaldiak, egun osoan zehar, Lege Zaharren Enparantzan eta Modelon.

Ikusi hemen 2023ko lehen seihilekoko kultur agenda osorik.