Azken txanpan sartu da Unai Alberdiren argazki erakusketa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 7a, 12:00

Unai Alberdiren argazki erakusketa Torre Luzean. (Aitziber Arzallus)

Datorren asteko igandera arte egongo dira ikusgai Torre Luzean herriko argazkilari gaztearen lanak.

Hilaren 15a, igandea, izango da Unai Alberdi argazkilari zarauztar gaztearen lehen bakarkako erakusketa ikusteko azken eguna. Joan den abenduaren 15an zabaldu zuten 30 argazkiz osatutako galeria Torre Luzeako aretoan; aste eskas geratzen da, beraz, hilabetea iraungo duen argazki erakusketari bisita egiteko.

Torre Luzeara oraindik gerturatu ez diren kultura zaleak azken egunak aprobetxatzen badituzte, bi bildumez osatutako erakusketa aurkituko dute: neguan ateratako argazkiek osatzen dute, bata, eta udakoek, bestea. 18:00etatik 20:00etara egongo da aretoa zabalik egunero.