Sei eguneko bidaia antolatu du Extremadurara Iñurritza elkarteak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 10a, 15:30

Iñurritza Jubilatuen Elkarteak Mirandaolara egin zuen txangoa joan den irailean. (Utzitakoa)

Interesdunek aurrez eman beharko dute izena eta 50 euroko ordainketa egin. Urtarrilaren 20a izango da horretarako azken eguna.

Iñurritza jubilatu eta pentsionisten elkartea hasi da 2023ari forma ematen. Bide horretan, sei eguneko irteera antolatu du Extremadurara martxorako. 26tik 31ra artekoa izango da egonaldia, baina izen ematea aurrez egin beharko da. Hil honen 20a baino lehen, hain zuzen ere. Elkartetik zehaztu dute, halaber, 50 euroko gordailua ere egin beharko dutela interesdunek

Extremaduran igaroko dituzten sei egunetan egingo dituzten ekitaldiez zehatzago jakiteko elkartearen egoitzara jotzeko eskatu du Iñurritzak. Asteazken eta ostiraletan izaten dute bulegoa zabalik 10:30etik 12:00etara bitartean.