Astelehenean hasiko dira Udaberriko ikastaroak

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 10a, 17:20

Jubilatuen elkarteko zuzendaritzak aukera zabala eskaini du datozen hilabeteetarako.

Udaberri Jubilatuen Elkarteak jakinarazi du hilaren 16tik aurrera jarriko dituztela martxan aurtengo ikastaro guztiak.

Udaberriko zuzendaritza batzordeak aukera zabala antolatu du –antzerkia, fitness, memoria, meditazioa, sormena, tai-chi eta yoga– eta herriko jubilatuek abenduaren bigarren hamabostaldian izan dute bertan izena emateko aukera.