ZKEko zazpi kirolari ariko dira pilota egokituko Gipuzkoako Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 12a, 09:00

Zarauzko pilotariak txapelketa batean.

Zarautz Kirol Elkarteko pilotariek larunbat honetan bertan abiatuko dute pala txapelketan Idiazabalen. 

Lau jardunaldik osatuko dute aurtengo pilota egokituko Gipuzkoako Txapelketa, eta lehena larunbatean jokatuko da Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Goizeko 10:00etan hasiko da lehia, eta 14:00ak arte ariko dira nor baino nor.

Zarautz Kirol Elkarteak zazpi pilotarirekin parte hartuko du txapelketa honetan: Haritz Lertxundi, Xabier Villar, Iñaki Divasson, Lorea Iribar, Alvaro Valor, Asier Arruti eta Joseba Altuna. Paleta modalitatean jokatuko dute.

Idiazabalgo saioaren ondoren, beste hiru jardunaldi jokatuko dituzte txapelketaren barruan: Amasa-Villabonan urtarrilaren 28an, Zestoan otsailaren 11n eta Araman hilaren 25ean.