'Segundo hamarren bat' erakusketa abiatu duen liburua aurkeztuko dute bihar

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 12a, 11:30

Photomuseumeko gela programaren barruan antolatu dute saioa, Juan Carlos Andres egilearen parte hartzearekin.

Joan den azaroaz geroztik Photomuseumen ikusgai dagoen Segundo hamarren bat argazki erakusketaren abiapuntua den izen bereko liburua aurkeztuko du bihar Juan Carlos Andres egileak. Gela programaren barruan antolatu dute saioa, urteko lehenengoa izango da, eta ohi bezala 18:00etan hasiko da eta sarrera librea izango du.

2021ean argitaratu zuen Segundo hamarren bat liburua Andresek eta erakusketa azken txanpan sartu denean aurkeztuko du zarauztarren aurrean; izan ere, igandea izango da bisitatzeko azken eguna. Argazki bildumak materiaren emantzipazioa erakustea du xede abstraktuaren eta errealaren arteko nahasketaren bidez. Horretaz  ere jardungo du argazkilariak.