Loche-Unzurrunzaga senar-emaztearen erakusketa Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 15a, 10:00

Erakusketa berria jarri berri dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Oraingo honetan, Errioxan bizi den Alejandro Loche Rosal eta Nuria Unzurrunzaga Llach senar-emaztearen artelanak daude ikusgai

Lochek perretxiko, itsasontzi eta paisaien olio-margoak paratu ditu tabernako hormetan. Unzurrungaka, aldiz, bestelako ikuspegi bat duten margoak aurkeztu ditu, baita sugandila baten figura bat ere.